Sarrera

Istorioa

Jolastu euskaraz

“Colossal cave Adventure” jokoa 70. hamarkadan sortu zen. Hau da, informatikaren istorioan sortutako lehenengo abentura elkarreragilea.

Abentura elkarreragileetan (Gaztelaniaz “aventura conversacional” eta ingelesez “interactive fiction” deitutakoak), ordenagailuak mundu bat deskribatzen du eta jokalariak egoera zehatz batean aurkitzen da.

Askotan istorioak mundu irudimentsu bat deskribatzen du. Normalean jokalariak helburu bat dauka mundu horretan. Orain arte esandakoak edozein ordenagailu jokorako balio du, baina abentura elkarreragiletan, idazkera erabili behar da ordenagailuari aginduak emateko.

 

Hurrengo irudian joko hauek nola jolasten diren ikus dezakezu:

Nola sortu zen “Colossal cave Adventure”:


William Crowther

1972an William Crowther eta bere emazteak Bostonen lan egiten zuten BBNan. Willek router batean hari zen lanean, routera erabiltzeko behar den lengoaia programatzen. Router hauek gero ARPAnet egiteko erabiliko ziren.

Beraien aisialdian Kentuckyko haitzuloetan barrena sartzen ziren leizeak miatu eta espeologo elkarte kide bezala mapak egin ahal izateko.

Eskalatzaileak ziren ere, eta baita “Dungeons and Dragons” izeneko joko baten jokalari ohiak. Joko honetan Willek “Willie lapurra” ezizena hartzen zuen.

 




Zoritxarrez garai honetan urte askotan ezkonduta egon eta gero, banandu egin ziren. Orduan, bere alaben falta sentitzen zuen eta beraien ondoan egon ahal izateko gustuko edukiko zuten programa bat egitea erabaki zuen: bere leize miaketen simulazio bat rol-jokoen elementuekin batera.

Bere simulazioa, DEC (Digital Equipment Corporation) PDP-10 baterako egin zuen, FORTRAN lengoaian. Bere lehenengo bertsioan espeleologiako hitzak erabili zituen “Y2” adibidez bigarren mailako sarrera bat adierazteko. Gainera gela ezberdinei eman zizkien izenak, ikusitako kobazuloen ezaugarriekin zerikusia zuten.

 
Crowtheren alabek oso gustura jolastu zuten joko hura eta bere lagunei pasa zieten. Berehala ordenagailu askotan jolasten zen. Kasu batzuetan jokoa lanordutik kanpo instalatzen zuten enpresa edo unibertsitateko ordenagailu nagusian. Hurrengo egunean jokoan han agertzen zen gertaera magiko bat bailitzan.