Sarrera
Istorioa
Jolastu euskaraz
|
“Colossal
cave Adventure” jokoa 70. hamarkadan sortu zen. Hau da,
informatikaren istorioan sortutako lehenengo abentura elkarreragilea.
|
Abentura
elkarreragileetan (Gaztelaniaz “aventura
conversacional” eta ingelesez “interactive
fiction” deitutakoak), ordenagailuak mundu bat deskribatzen
du eta jokalariak egoera zehatz batean aurkitzen da.
Askotan
istorioak
mundu irudimentsu bat deskribatzen du. Normalean jokalariak helburu bat
dauka mundu horretan. Orain arte esandakoak edozein ordenagailu jokorako
balio du, baina abentura elkarreragiletan, idazkera erabili behar da
ordenagailuari aginduak emateko.
|
 |
Hurrengo irudian joko hauek nola jolasten diren ikus
dezakezu:
 |
Nola sortu zen “Colossal cave
Adventure”:
William Crowther
1972an
William Crowther eta bere emazteak Bostonen lan egiten zuten BBNan.
Willek router batean hari zen lanean, routera erabiltzeko behar den
lengoaia programatzen. Router hauek gero ARPAnet egiteko erabiliko
ziren.
Beraien
aisialdian Kentuckyko haitzuloetan barrena sartzen ziren leizeak miatu
eta espeologo elkarte kide bezala mapak egin ahal izateko.
Eskalatzaileak
ziren ere, eta baita “Dungeons and Dragons” izeneko
joko baten jokalari ohiak. Joko honetan Willek “Willie
lapurra” ezizena hartzen zuen.
|
Zoritxarrez
garai honetan urte askotan ezkonduta egon eta gero, banandu egin ziren.
Orduan, bere alaben falta sentitzen zuen eta beraien ondoan egon ahal
izateko gustuko edukiko zuten programa bat egitea erabaki zuen: bere
leize miaketen simulazio bat rol-jokoen elementuekin batera.
| Bere
simulazioa, DEC (Digital Equipment Corporation) PDP-10 baterako egin
zuen, FORTRAN lengoaian. Bere lehenengo bertsioan espeleologiako hitzak
erabili zituen “Y2” adibidez bigarren mailako
sarrera bat adierazteko. Gainera gela ezberdinei eman zizkien izenak,
ikusitako kobazuloen ezaugarriekin zerikusia zuten. |
 |
Crowtheren
alabek oso gustura jolastu zuten joko hura eta bere lagunei pasa
zieten. Berehala ordenagailu askotan jolasten zen. Kasu batzuetan jokoa
lanordutik kanpo instalatzen zuten enpresa edo unibertsitateko
ordenagailu nagusian. Hurrengo egunean jokoan han agertzen zen gertaera
magiko bat bailitzan.
|